Hegaztiak behatzen ari dira Berastegin

Ataria 2017ko azaroaren 4a

Kultur Astearen barruan hegaztien inguruko tailerra egin dute goizean, haur eta helduentzat. Maite Laso Aranzadi Elkarteko kideak eman du hitzaldia. Ondoren, herrian barrena itzulia eman dute, Berastegiko hegaztiak aztertuz. 

Maite Laso Aranzadi Elkarteko kidea:

 

17:00etan, Joxe Moxe kitarraren etxean ipuin kontaketa izango da, Ixabel Agirresaroberen eskutik. Udaletxeko kultur solairuko erabilera anitzeko gelan izango da, haurrentzat.

22:00etan, Koadernoa zuri antzezlana helduentzat, eskolako gimnasioan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!