Fitosanitarioen inguruko oinarrizko ikastaroa da antolatu nahi dutena eta Hazi Fundazioak eskainiko luke. Parte hartzeko 36 euro ordaindu behar dira eta izena Fraisoron bertan eman behar da , 943 692166 telefono zenbakira deituz edo fpefraisoro@hazi.eus helbidera idatziz.
Ikastaroa profesionalei zuzenduta dago eta parte hartu ahal izateko nekazaritza txartela eduki behar da edota izena eman nahi duenak lanean produktu fitosanitarioak erabiltzen dituela egiaztatu behar du. Gutxienez eskolen %80a joan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin beharko da.