Berastegiko San Lorentzoak 2017

Patatekin hasi eta Gozategirekin amaituko da Kuadrillen Eguna

Ataria 2017ko abuztuaren 12a

Tortilla patata txapelketa egiten ari dira kuadrillak Berastegin. Haurrak, bien bitartean, zirku tailerra izan dute, Zirika Zirkusen eskutik.

Kuadrilla Eguna ospatzen hasiak dira Berastegin. Kamiseta eta blusaz jantzita irten dira kalera festazaleak. Izan da kuadrilla berezirik ere: "Gu kuadrilla alternatiboa gara. Tortilla beharrean rabak!". Argazki galerian ea asmatzen duzuen zein den kuadrilla alternatiboa. Kontua, festaz gozatzea da, eta hauek zein besteek, giro ederrean hasi dute eguna Berastegin.

GAURKO EGITARAUA

Segidan. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.

Egun guztian zehar. Jainekin txaranga ibiliko da herria alaitzen.

14:00. Kuadrillen bazkaria eskola atarian.

17:30. Kuadrillen arteko jokoak.  

Ondoren. Sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin.

Tartean. Barriola urdaiazpiko moztailea.  

Bitartean. Toka txapelketa herrikoia.

00:00. Guda dantza taldearen kontzertua.

Segidan. Gozategi taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!