Euskal jaiari gorazarre egingo diote berastegiarrek

Ataria 2017ko ekainaren 1a

Euska Jai Eguna izango dute Berastegin larunbatean, bestalde, ekainaren 5ean ireiko dute leiho, balkoi eta terraza zein lorategi txukunenak aukeratzeko lehiaketak. 

Goizetik hasiko dira erromeria giroan berastegiarrak, larunbatean. 11:00etan pintxo lehiaketa egingo dute eta eguerdiko herriko trikitilarien trikiti emanaldiaren ondotik banatuko dituzte lehiaketako sariak. Herri bazkarie ere antolatu dute eta ondoren euskal jolasak izango dituzte. Bukatzeko Erromeria izango dute Harkaitz Alurr eta Maddalen Arzallusekin. Herritarrei artzain-andre jantziak ateratzeko deia ere egin diete.

Bestalde, berastegiarrak hasiak dira jada Salontzo jaiak prestatzen. Ekainaren 5ean irekiko dute Leiho, Balkoi eta Terraza Lehiaketan zein Lorategi Lehiaketan izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 30a bitarte eman behar dute izena udaletxera deituta (943 68 30 00) edo harrera bulegora gerturatuta.

Balorazioa egiteko uztaileko larunbat goiz batean pasako dira batzordekideak eta loreziantza teknikari bat etxez etxe, eta puntuaketa egingo dute. Argazkiak aterako dituzte eta udalaren webgunean jarriko dituzte ikusgai. Guztira 6 sari banatuko dizute eta sari banaketa Salontzoetako herri afarian egingo dute. Kolorea, landare mota desberdinak, hauen konbinazioa, itxura eta txukuntasuna dira kontuan hartuko dituzten ezaugarriak.

KARTEL LEHIAKETA

Era berean, Salontzoetako IV. Kartel Lehiaketa ere abiarazi dute. Irabazlearen lana abuztuko jaietako programaren eta kartelaren azala izango da.

Parte hartu nahi dutenek A4 orriaren erdia, A5a, alegia, horizontalean hartuko duen diseinua aurkeztu behar dute eta Berastegiko Salontzoak 2017, abuztuak 9, 10, 11, 12 eta 13 idatzia izan behar dute. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!