2017/06/03 11:00

Euskal Jai Eguna

Euskal Jai Eguna
Berastegi

11:00. Pintxo Lehiaketa herrikoia.

12:00. Herriko trikitilarien emanaldia.

Ondoren. Pintxo dastaketa eta pintxo lehiaketa irabazleen sari banaketa.

14:30. Herri bazkaria. Bazkaria norberak ekarri beharko du, antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopa jarriko ditu.

17:30. Euskal jolasak.

Jarraian. Erromeria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin.

Ondoren. Luntxa.

Bazkarirako izena emateko azken eguna maiatzaren 31a izango da: Urepele Elkartean, Ategin, Basurde Elkartean edota udaletxean. Bost euro ordaindu beharko da, eta 16 urtetik beherakoek doan izango dute.

Baserritar arropak jantzita, parte hartzeko deia luzatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!