Ugartemendiaren gaztak saritu dituzte

Ataria 2017ko maiatzaren 10a

Jose Inazio Ugartemendia artzaina artxiboko irubi batean. IMANOL GARCIA LANDA

Berastegiko artzainak brontzezko domina eskuratu du Madrilen egin berri duten Gourmet Quesos lehiaketan

Berastegiko Jose Inazio Ugartemendiaren gaztandegia saritu dute Madrileko Gourmet Quesos lehiaketan.

Ugartemendiaren gaztei brontzezko domina eman diete. Berastegiko Gazpio gaztek Idiazabal sormarka dute eta brontzezko domina erdiondutako ardi gaztengatik eman diote.

Guztira Idiziabal sormarkako lau gaztandegi saritu dituzte; Ugartemendiaren gaztandegiarekin batera, Arabako La Lezek urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu ditu, eta Bizkaiko Jaio Gaztak eta Nafarroako Ricardo Remirok urrezko domina bana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!