Mozorroen desfilea, Berastegin

Ataria 2017ko otsailaren 18a

13:30ak aldera mozorro desfilea egin dute herriko plazan; bazkaria egin dute eta arratsaldean, musika izango da protagonista.

Kolorez beteta zegoen eguerdirako Berastegiko herriko plaza. 13:30ean, mozorro desfilea egin dute; lagun talde bakoitzak mozorroa aurkezteaz gain, dantza ikuskizuna ere eskaini du. Familia argazkia atera eta sabela betetzeko garaia iritsi da; 150 pertsona inguru bildu dira mahaiaren bueltan. 

Arratsaldean, dantza eta musika

Arratsaldean, erromeri ibiltaria egingo dute tabernaz taberna. Iluntzean, luntxa izango dute eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko da parranda; DJ Txoko arituko da musika jartzen Urepele Elkartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!