Pertsona bat atxilotu dute Berastegin, aurkako noranzkoan gidatzeagatik

Ataria 2017ko urtarrilaren 20a

Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

Gaur goizaldean atxilotu dute GI-11, N1 eta A-15 errepideetan kontrako noranzkoan gidatzeagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gidariak positibo eman du alkoholemia eta droga probetan.

Goizaldeko 4:25ak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote auto bat aurkako noranzkoan gidatzen ari zela GI-11 errepidean, Belartzan (Donostia). Geroago jakin dute Gasteizerantz zihoala autoa, Lasarte parean. Ertzaintza autoa gelditzen saiatu da Andoainen, baina gidariak aurrera jarraitu du. 4:20ak aldera, autoa errepidetik atera eta Berastegin aurkitu dute, baina ez zegoen inor bertan.

6:20ak inguruan, pertsona bat A-15ko bide bazterrean oinez ikusi dute. Ertzainek ziurtatu ahal izan dute bera zela istripua izan duen gidaria, eta alkoholemia proba egin diote. Ia hirukoiztu egin du alkoholemia tasa eta droga proban ere positibo eman du. Atxilotu egin dute gidaria. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!