Animaliak bedeinkatzeko eguna

Ataria 2017ko urtarrilaren 17a

San Anton eguna ospatu dute Berastegin. Goizean, meza berezia egin dute eta animaliak bedeinkatu dituzte ondoren, urteroko ohitura betez. 

Hotzari aurre egin, eta berastegiarrek ez diote urteroko ohiturari muzin egin. 10:00etan, San Anton baselizan elkartu dira, eta meza izan dute. Ondoren, animaliak bedeinkatu dituzte: "Hiru txakur eta txerrikume bat ekarri dituzte aurten" , esan dute bertaratutakoak. 

Aldarearen inguruan bildu, eta hamaiketako ederra egin dute ondoren: ez da jatekorik eta edatekorik falta izan gorputza goxatzeko. Elkarrekin kontutan aritu dira ondoren: "Ostiralean San Sebastian ermitan egongo gara", esanez agurtu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!