Urte Zaharretako krosak 2016

Txikitatik korrika Berastegin

Ataria 2017ko urtarrilaren 2a

Lehen postuetan sailkatu ziren korrikalariak.

Hiru mailatan egin da aurten Urtezaharreko Krosa Berastegin, 0-6 urte artekoak, 6-12 urte artekoak eta helduak.

Txikienen mailan ez zen sailkapenik izan, antolakuntzatik azaldu dutenez, ez dutelako "egoki" ikusten adin horretan lehiatzen aritzea.

Haurren mailan, nesketan Nere Jauregi, Aiara Agirrezabala eta Barbara Isturiz izan ziren lehen hiruak, eta mutiletan Mikel Vicente, Urko Vidal eta Aritz Intxaurrondo.

Helduetan, emakumezkoetan Arantxa Atxukarro, Lierni Garziarena eta Elena Zubelzu izan ziren lehen hiruak, eta gizonezkoetan Iban Agirrezabala, Axier Matxinea eta Jon Azpiroz. Beteranoetan Arantxa Atxukarro izan zen lehena, eta gizonezkoetan Txiki Plazas.

Bestalde, aurten lehen aldiz lasterketa mistoa egin dute, neska eta mutilez osatutako hirukoteekin, eta onena ondorengo hirukotea izan da: Amaia Azkue, Iban Agirrezabala eta Egoitz Agirrezabala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!