San Lorentzo jaiak 2016

Azken egunean, puntako pilota partidak Berastegin

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 10a

Goi mailako pilota partidak izan dira Berastegiko pilotalekuan. Lehenik, Elola eta Alberdi aritu dira nor baino nor lau t'erdian. Segidan, binakako partida izan da Olazabal-Altuna eta Olaizola I-Matute bikoteen artekoa.

Lehenengo norgehiagokan, Alberdi gailendu zaio Elolari, 22 eta 17ko emaitzarekin. Binakako partidan, 22 eta 20 nagusitu zaizkie Olazabal eta Altuna, Olaizola eta Matuteri.

San Lorentzo jaien hondarrak izan arren, bertso saioa izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, Iñigo Gorostarzu, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus ariko dira kantari, Amaia Agirreren gidaritzapean. Ondoren, San Juan dantzak eta helduen dantza soka izango da. 22:30ean, Dantzerki emanaldia eskainiko dute herritarrek. Hurrengo urteko festei begira jarri aurretik, Kupela erromeri taldea izango da herriko plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!