Goizean Pintxo Lehiaketa Herrikoia eduki dute Berastegin. Ondoren, herri bazkariaren aurretik, prestatua dastatu dute, herriko trikitilarien musika lagun. Arratsaldean jolasean ibili dira, eta "euskal jolasetan". Barre ederrak egin dituzte jokoetan, eta ondoren, Euskal Jai Eguna amaitzeko, erromeria izan dute.