Mende bete bizipen dituen igoar berastegiartua

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 2a

Irudian, Oliva Mariezkurrena bere alaba eta bilobarekin, eta Amaia Azkue Berastegiko alkatearekin

Ehun urte bete ditu gaur Oliva Mariezkurrena berastegiarrak; familiakoekin ospatzeaz gain, Berastegiko udal ordezkarien bisita jaso du etxean eta lore sorta bat eman diote

Mende batek askorako ematen du, eta iazko abuztuan Aldin elkarteak argitaratzen duen Aidanen aldizkarian egin zioten elkarrizketan Mariezkurrenaren eta bere familiaren historia jasotzen du. Igoako Salbadorren Bordan jaio zen Mariezkurrena, hamabi senideen artean zaharrena. Erbitira joan behar izaten zuten eskolara, bera berrogei egunez bakarrik joan zen.

Frantzisko Zubillaga arrarastarrarekin ezkondu zen 19 urte zituela, eta Arraratseko Etxeberri etxean jarri zen bizitzen. Gerra zibila hasi zenean bi ume zituzten eta Arraratsen bizi ziren orduan.

Hamabi seme-alaba izan zituzten Mariezkurrenak eta Zubillagak, eta 1956an eurek etorkizuna izan zezaten Berastegira bizitzera joatea erabaki zuten; maizter bila zebilen baserri batera, Gorostizura. Ganadua oinez ekarri zuten Berastegira. 1972an, ordea, Osingainera igaro zen familia. 1998etik bere alabarekin Lurgainen bizi da.

Behean, Amaia Azkue alkatea eta Mirari Saizar zinegotzia, Oliva Mariezkurrenarekin batera:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!