2016/06/04 12:00
11:00. Pintxo lehiaketa herrikoia. Bitartean, haurren pilota jardunaldia jokatuko da.
12:00. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.
Ondoren, pintxo dastaketa eta pintxo lehiaketako irabazleen sari banaketa.
14:30. Herri bazkaria. Bazkaria norberak eraman beharko du. Antolakuntzak ogia, edaria kafea eta kopa jarriko ditu. Bazkarirako txartelak: Basurde elkartea, Urepele elkartea eta udaletxean, maiatzak 29a bitartean. Prezioa: 5 euro helduentzat eta 16 urtetik berakoek, doan.
17:30. Euskal jolasak.
Jarraian, erromeria Alurr eta Maddalen Arzallusen eskutik. Eta luntxa.
Artzain-andrez jantzita agertzeko deia egin dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?