Herriko zazpi lagun ibiltzen dira Berastegiko antzerki taldean eta horietako hiruk eskaini dituzte bakarrizketak gaurko saioan. Irati Saizar taldeko kideak egin ditu aurkezpen lanak.
Bazkalostean jokatu dituzte mus txapelketako finalak eta Senzala Euskadi taldearen kapoeira erakustaldiaren ostean, Skabidean eta Guri5 taldeen kontzertuak izango dira gaur Berastegin, aurtengo gazte festak agurtzeko.