Osasun zentro berria inauguratu dute Berastegin

Maier Ugartemendia 2016ko martxoaren 4a

Berastegi osasun zentro berria 5 1457109663680
Berastegi osasun zentro berria 10 1457109665671
Berastegi osasun zentro berria 4 1457109663348
Berastegi osasun zentro berria 12 1457109666367
Berastegi osasun zentro berria 1 1457109662293
Berastegi osasun zentro berria 6 1457109664024
Berastegi osasun zentro berria 7 1457109664627
Berastegi osasun zentro berria 8 1457109664965
Berastegi osasun zentro berria 9 1457109665322
Berastegi osasun zentro berria 2 1457109662661
Berastegi osasun zentro berria 11 1457109666023
Berastegi osasun zentro berria 3 1457109663016

Gaur inauguratu dute Berastegiko osasun zentro berria, astelehenetik aurrera erabilgarri egongo dena eta herritar guztientzat osasungintza bermatu nahi duena

Atzo zabaldu zieten herritarrei kontsulta, ezagutu zezaten eta 50-60 pertsona inguru elkartu ziren. Gaurko inaugurazioa ofizialagoa izan da, eta zenbait herritar gerturatu diren arren, Amaia Azkue alkatea, udal hautetsiak, Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Rafa Uribarren Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaria eta Maria Luisa Merino OSI Tolosaldeako arduraduna izan dira Berastegin, besteak beste.

Mediku kontsulta berria izatea "osasun publiko unibertsal eta doakoaren bidean aurrerapauso" bat bezala ikusten dutela adierazi du Amaia Azkue alkateak. 2012an, eraberritze lanen ondoren, jarri zuten berriro martxan udal eraikina. Bost solairutan, 2.000 metro koadro ditu eraikinak. Hasiera batean, bi solairu bakarrik jarri ziren martxan: sarrera nagusia eta administrazio solairua. 2015-2016an kultura solairua eta osasun zentro berria jarri dituzte.

Hasieratik izan dute helburu eraikina "herritarrentzat gune estrategiko bat izatea", zerbitzu desberdinak eskainiko zituena. Gaur egun helburu hura "errealitate" bilakatu dela uste du Azkuek.

Udal eraikina berritzea bezalako lanak, "epe luzerako proiektu" direla azaldu du Azkuek, Berastegi bezalako herri txiki batentzat; inbertsioak bertara "bideratu" behar dituztelako. Baina, horrez gain, proiektuak gauzatzeko erakunde ezberdinen laguntza ere ezinbestekotzat jo du, kasu honetan Osakidetzaren diru laguntza izan dute. Horregatik, "eskerrak" eman nahi izan dizkie. Osasun zentro berriaren kostua 164.000 eurokoa izan dela azaldu du Azkuek, Osakidetzak "%50eko laguntza" eman diete, 80.000 eurokoa.

ZENTROAREN EZAUGARRIAK

Osasun zentro berriak biltegia, bi komun (bat egokitua), material gela, medikuaren gela, erizainarena eta zainketa gela izango ditu. Langileentzat komuna, aldagelak eta dutxa dituen espazio bat ere badu.

Eraikin guztia bezala berogailua pellet sistema bidez berotzen da, eta lur azpiko berogailua dute osasun zentroan.

Sarrera nagusia udal eraikinetik independentea da, eta irisgarritasuna kontuan izan dute "ezintasunak" dituzten pertsonentzat egokitua dagoelarik.

Funtzionamenduari dagokionez, orain arte bezala astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara izango da. Txanda ere orain arte bezala, Ibarrako kontsultara deituta hartu beharko da. Aldaketa Elduako zerbitzuari dagokionean izan da. Orain arte hamabostean behin txanda eskatuta medikua Eldua auzora joaten zen, baina "ez denez erabilera handia izaten ari", hango zerbitzua ere Berastegiko kontsultara "aldatzea" erabaki dute.

Herritarrei, berriz, kontsultara joaten direnean "gustura" sentitzea espero dutela adierazi du Azkuek.

"EGUN HANDIA OSASUNGINTZARAKO"

Jon Etxeberria, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, esan du gaurko inaugurazioa "berri on bat" dela, zeren zentroak "herritarren ondoan" egon behar dutela uste dute. Horregatik guztiagatik gaurkoa "egun handia da osasungintzarako" Etxeberriaren ustez. Lehen asistentziako guneak garrantzitsuak direla uste du, eta "indartu" egin behar dutela uste du. Bide horretan, "urte zailak" izan direla uste du, aurrekontuak "mugatuak" izan direlako. Baina, uste du bide horretan doazela eta asistentzia "unibertsala eta guztientzako" izatea lortuko dutela.

Bestalde, instituzioen aldetik egon den "elkarlana" azpimarratu nahi izan du. Halaber, zentroa berria dela, baina "beharrezkoa" profesionalen lana dela gaineratu du, eta horregatik euren lana "eskertu" nahi izan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!