Zorte ona Berastegira gerturatu diren animalia guztientzat

Andoni Uzkudun 2016ko urtarrilaren 17a

San Anton eguna ospatu da gaur Berastegin. Animalien eguna dela kontuan hartuz, mota ezberdinetako animaliak bedeinkatu dituzte Berastegiko San Anton ermitan. Txakurrak, akerrak, txoriak, txerriak eta beste hainbat animali eraman dituzte bertara.

Tradizio handiko ospakizuna da Berastegin ospatzen dutena. Garai batean baserriko animaliek uzta ona eman zezaten bedeinkatzen ziren animaliak. Gaur egun berriz, baserriko animaliez gain etxeko maskotak ere eramaten dituzte bertara.

Berastegiko herritarrez gain, eskualdeko nahiz inguruetako animaliak ere ekartzen dituzte zorte onaren bila. Ohitura honekin aurrera jarraitzeko gogoa eta kemena badagoela erakutsi dute gaur arratsaldean gerturatu direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!