Animaliek urte ona izateko bedeikapena jasoko dute

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 15a

Igandean San Anton eguna ospatuko dute Berastegin

Urtero bezala egun berezia ospatuko dute igandean Berastegin. San Anton eguna dute, eta izen bereko ermitan egingo dituzte, ohi bezala, ospakizunak. Berezitasuna, ekitaldi horien protagonistetan dago. Izan ere, herritarrak euren animaliekin bertaratuko dira, hauek bedeinkatuak izan daitezen.

Aurten igandea izanik meza 17:00etan izango da, eta bukatzean bedeinkatuko ditu apaizak animaliak. Ondoren, askaria ere egingo dute bertaratzen direnek.

Mota guztietako animaliak bertaratzen dira ermitara, baina batez ere etxeko maskotak dira eramaten dituztenak. Honek guztiak badu zergatia. Animalien patroia da San Anton, eta animaliek urte ona izan dezaten bedeinkatzen dira egun horretan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!