Berastegitik Wukroraino doan elkartasun azoka

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 12a

Atzo zabaldu zuten Berastegiko elkartasun azoka, eta gaur eta bihar ere zabalik egongo da; bertan lortutako dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko da

Bigarren eskuko gauzekin osatutako azoka kokatua dute asteburu honetan Berastegiko aparkaleku azpiko lokalean, frontoiaren ondoan. Honela, bide batez, soberan edo erabiltzen ez diren gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat ematea ere helburu dute. Azokan aurki daitezke: arropa, jostailuak, liburuak, altzariak, etab. Eta guztiek prezio sinboliko bat dute, helburu nagusia Wukro herriari laguntzea baita.

Esan bezala, azoka atzo arratsaldean zabaldu zuten, eta zabaldu orduko jende mordoa gerturatu zen. Hala ere, oraindik bertara joateko aukerarik izan ez duenak gaur edo bihar goizean badu aukera, 11:30etik 13:00etara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!