Menurako, bertsoak eta gaztainak

Eneritz Maiz 2015eko abenduaren 5a

Berastegin eguzkiak eguna goxatzeaz gain, lagun giroa, bertsoak eta gaztainak izan dituzte eguna borobiltzeko aitzakia.

Ospakizun betea gaurkoa, eta eguerditik girotu dute herria bertso triki poteoarekin. Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' herritarra eta Jexux Mari Irazu aritu dira bertsotan. Bazkaritarako Urepele elkartean bildu dira, eta mahai guztiak bete dituzte. Nola ez tripa bete orduko, bertsoak izan dituzte entzumena gozatzeko eta arratsalde atsegin bat pasatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!