Udaletxeko arkupetan kokatu dute, sarreraren alboan. Ekainean, berriz, ikastaroa egin zuten herriko elkarteetako kideez osatutako 15 laguneko taldearekin.
Bestetik, jakinarazi dute lehen-lehenik 112ra deitzea gomendatzen dela, eta haiek egina dutela eskura dauden desfibriladoreen mapa, eta badakite Berastegiko Udalak bat baduela. Deitu eta beraiek emango dute telefonoz desfibriladorea ondo erabiltzeko eman beharreko pauso guztien berri.