Gaur agurtuko dute kultur astea Berastegin

Andoni Uzkudun 2015eko azaroaren 1a

XVII. Azoka eguna ospatu dute gaur goizean Berastegiko frontoian. Herriko produktu ezberdinez gozatzeko aukera izan da bertan. Lehiaketak ere izan dira goizean zehar eta Unai Garaiburuk irabazi du Berastegiko gaztarik onenaren saria.

Gazta lehiaketa:

  1. Unai Garaiburu
  2. Maria Jesus Labaien
  3. Koro Artola
  4. Iker Ugartemendia
  5. Maria Luisa Etxeberria

Argazki rally-a modu analogikoan:

  1. Idoia Labaien
  2. Jaione Barriola
  3. Iñar Esnaola

Argazki rally-a modu digitalean:

  1. Irune Aramendi
  2. Maider Labaien
  3. Amparo Villabona

Arroz esne txapelketan:

  1. Inma Artola
  2. Mireia Garaiburu
  3. Ixiar Zubillaga

Baratza onenaren saria:

  1. Mikel Garmendia
  2. Luis Saizar
  3. Maria Luisa Etxeberria

Herriko posturik onena:

  1. Luis Saizar

Ahari onenaren saria:

  1. Iker Ugartemendia

Ardi onenaren saria:

  1. Joxe Migel Urkizu

Bildots onenaren saria:

  1. Iker Ugartemendia

Gaur amaituko da Berastegiko kultur astea:

AZAROAK 1, IGANDEA

Goizean. XVII. Azoka eguna izango da eta bertan herriko produktuak: barazkiak, gozokiak, gazta, eztia, eskulanak, etab.

13:30. Lehiaketa guztietako sari-banaketa.

18:00. Talo jana eta goizeko lehiaketetako gazta eta arroz-esneen dastaketa; ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Teresa eta Sara Caminos trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!