Berastegiko jaiak 2015

Haurren gozamena azken egunean

Irati Saizar Artola 2015eko abuztuaren 11

San Lorentzo jaien azken egunera heldu dira berastegiarrak. Gaurkoa, umeen eguna izan dute eta plazara atera den orok izan du zertan jolastu eta zer ikusia.

Umez gainezka izan da goizean frontoia puzgarri eta jolasekin. Arratsaldean berriz, Poxpolo eta Konpainia pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Trikiti emanaldi eta bizikleta probaren ondoren, festei behar bezalako amaiera emateko, dantzerki ikuskizuna eskainiko dute herriko gazteek, dantza eta antzerkia uztartuz sortu duten emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!