Berastegiko jaiak 2015

Eguraldia lagun San Lorentzo egunean

Irati Saizar Artola 2015eko abuztuaren 10a

San Lorentzo eguna dute gaur Berastegin. Orain arteko egunetan eguraldiak asko lagundu ez duen arren, gaur, ondo portatu da Lorentzo.

Goizean, mountain bike igoera izan da egunari hasiera eman dion ekitaldia. Haurretan, Egoitz Agirrezabala izan da garaile eta helduetan Iker Saizarrek irabazi ditu urdaiazpiko eta txuletak. Meza nagusiaren ondoren, pilota partidek hartu dute lekua frontoian. Arratsaldean, bertsolariak izango dira entzungai herriko plazan eta jarraian herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute. San Lorentzo egunari amaiera emateko, Alurr dantza taldearen saioa egongo da eta Ingoaldeu musika taldearekin nahiko dantza egiteko aukera izango da.

Irudietan, gaur goizeko festaz gain, atzo arratsaldean Aiko taldeak herritarren laguntzaz eskainitako dantzaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!