Berastegiko jaiak 2015

Salontzo Egunaren bezperan ere jai giroa

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 9a, 20:06

Bihar izango dute San Lorentzo jaietako egun handia Berastegin. Salontzo Egunerako egitarau luzea prestatu dute, baina gaur ere jai giroa pil-pilean zegoen. Arratsaldean herritarrak plazara gerturatu dira haurren dantza emanaldia ikusi eta ondorenetorri den Aiko-ren erromerirako motorrak berotzeko.

Asteartean bukatuko dituzte herriko jaiak. Hemen egitaraua:

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA
SALONTZO EGUNA
9:00. Goiz-deia.
9:30. Meza San Lorentzo baselizan.
9:45. Mountain bike igoera herrikoia.
11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, lagunak abeslari-k eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
12:30. Afizionatuen pilota-partidak:
• 4  t’erdian:Eneko Labaka - Bakaikua.
• Binaka: Iñigo Labaka - Lasa/Olano - Gorriti.
18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.  Gai jartzaile: Amaia Agirre.
Ondoren. San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.
23:00.  Alurr dantza-taldearen emanaldia.
Ondoren. Ingoaldeu erromeri taldea.

ABUZTUAK 11, ASTEARTEA
UMEEN EGUNA
10:00. Goiz-deia.
10:00-13:00/15:00-17:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
17:00. Pailazoak: Poxpolo eta konpainia.
Ondoren. Herriko trikitilarien emanaldia eta zinta-jokoa bizikletarekin.
22:30. DANTZERKI emanaldia, herrikoen eskutik. Ondoren, KUPELA erromeri taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!