Berastegiko jaiak 2015

Kuadrila eguna ospatzen ari dira Berastegin

Irati Saizar Artola 2015ko abu. 8a, 19:29

Goizean, patata tortila txapelketan parte hartu dute herritar askok eta bitartean, Gorritiren animaliak ibili dira haurrentzat. Ondoren, kuadrila arteko bazkaria eta jokoak egon dira eta ez da umore faltarik egon. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 8, LARUNBATA
KUADRILLA EGUNA
10:00. Goiz-deia.
11:00. Patata-tortila txapelketa. Bitartean, Gorriti abereak haurrentzat. Goiza girotzeko, Jainekin txaranga ibiliko da. Eta ondoren, tortila dastaketa, txakolinaz lagunduta.
14:00. Kuadrillen arteko bazkaria.
17:30. Kuadrillen arteko jokoak. 
Ondoren. Sagardo-dastaketa, txorizo-egosi eta gaztarekin. Bitartean, toka eta txotx-aldatze txapelketa herrikoia. 
00:00. SU TA GAR taldearen kontzertua.
Jarraian. Dantzaldi erromeri taldea.

ABUZTUAK 9, IGANDEA
9:30. Goiz-deia.
Ondoren. Plater-tiraketa herrikoia Artalekun. 
12:00. Herriko benjamin, alebin eta infantilen pilota partidak. 
18:00. Haurren dantza emanaldia.
19:30. AIKO taldearekin dantzaldi erromeria plazan: balsa, pasodoblea, jota eta porrua, jauziak, mazurka... Denok elkarrekin dantza egitko aukera izango da.
00:00. Baxerritars taldea.

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA
SALONTZO EGUNA
9:00. Goiz-deia. 
9:30. Meza San Lorentzo baselizan.
9:45. Mountain bike igoera herrikoia.
11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, lagunak abeslari-k eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
12:30. Afizionatuen pilota-partidak:
• 4  t’erdian:Eneko Labaka - Bakaikua.
• Binaka: Iñigo Labaka - Lasa/Olano - Gorriti.
18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.  Gai jartzaile: Amaia Agirre.
Ondoren. San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.
23:00.  Alurr dantza-taldearen emanaldia. 
Ondoren. Ingoaldeu erromeri taldea.

ABUZTUAK 11, ASTEARTEA
UMEEN EGUNA
10:00. Goiz-deia.
10:00-13:00/15:00-17:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
17:00. Pailazoak: Poxpolo eta konpainia.
Ondoren. Herriko trikitilarien emanaldia eta zinta-jokoa bizikletarekin. 
22:30. DANTZERKI emanaldia, herrikoen eskutik. Ondoren, KUPELA erromeri taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!