Berastegiko jaiak 2015

Martxan dira Berastegiko San Lorentzo Jaiak

Irati Saizar Artola 2015eko abuztuaren 7a

Berastegiko txupinazua 1 1438945464779
Berastegiko txupinazua 5 1438945466276
Berastegiko txupinazua 13 1438945468828
Berastegiko txupinazua 16 1438945469779
Berastegiko txupinazua 2 1438945465181
Berastegiko txupinazua 3 1438945465543
Berastegiko txupinazua 4 1438945465932
Berastegiko txupinazua 6 1438945466625
Berastegiko txupinazua 7 1438945466963
Berastegiko txupinazua 8 1438945467312
Berastegiko txupinazua 9 1438945467616
Berastegiko txupinazua 10 1438945467917
Berastegiko txupinazua 11 1438945468228
Berastegiko txupinazua 12 1438945468527
Berastegiko txupinazua 14 1438945469144
Berastegiko txupinazua 15 1438945469458
Berastegiko txupinazua 17 1438945470129
Berastegiko txupinazua 18 1438945470505
Berastegiko txupinazua 19 1438945470845

Gaur goizeko txupinazoarekin hasi dira Berastegiko San Lorentzo jaiak. Aurtengo festen pregoilariak, Gaztainondo elkarteko kideak izan dira. Festei hasiera eman ondoren, txistulariak eta buru-handiak ibili dira herrian zehar.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua: 

ABUZTUAK 7, OSTIRALA
10:30. Haurren frontenis-txapelketako finalak.
12:00. Suziria, buru-handi eta txistularien laguntzaz. Pregoilari Gaztainondo Elkarteko kideak. 
Jarraian. Pala txapelketako finalak.
17:30. Herritarren arteko herri-kirolak, eskola atarian.
Ondoren. Perku-poteoa. 
21:30. Herri-afaria. Ondoren, Salontzotako kartel  eta leiho edo balkoi eta lorategi lehiaketetako sari banaketak. 
00:00. D.J. Andoni.

ABUZTUAK 8, LARUNBATA
KUADRILLA EGUNA
10:00. Goiz-deia.
11:00. Patata-tortila txapelketa. Bitartean, Gorriti abereak haurrentzat. Goiza girotzeko, Jainekin txaranga ibiliko da. Eta ondoren, tortila dastaketa, txakolinaz lagunduta.
14:00. Kuadrillen arteko bazkaria.
17:30. Kuadrillen arteko jokoak. 
Ondoren. Sagardo-dastaketa, txorizo-egosi eta gaztarekin. Bitartean, toka eta txotx-aldatze txapelketa herrikoia. 
00:00. SU TA GAR taldearen kontzertua.
Jarraian. Dantzaldi erromeri taldea.

ABUZTUAK 9, IGANDEA
9:30. Goiz-deia.
Ondoren. Plater-tiraketa herrikoia Artalekun. 
12:00. Herriko benjamin, alebin eta infantilen pilota partidak. 
18:00. Haurren dantza emanaldia.
19:30. AIKO taldearekin dantzaldi erromeria plazan: balsa, pasodoblea, jota eta porrua, jauziak, mazurka... Denok elkarrekin dantza egitko aukera izango da.
00:00. Baxerritars taldea.

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA
SALONTZO EGUNA
9:00. Goiz-deia. 
9:30. Meza San Lorentzo baselizan.
9:45. Mountain bike igoera herrikoia.
11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, lagunak abeslari-k eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
12:30. Afizionatuen pilota-partidak:
• 4  t’erdian:Eneko Labaka - Bakaikua.
• Binaka: Iñigo Labaka - Lasa/Olano - Gorriti.
18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.  Gai jartzaile: Amaia Agirre.
Ondoren. San Juan dantzak eta helduen dantza-soka.
23:00.  Alurr dantza-taldearen emanaldia. 
Ondoren. Ingoaldeu erromeri taldea.

ABUZTUAK 11, ASTEARTEA
UMEEN EGUNA
10:00. Goiz-deia.
10:00-13:00/15:00-17:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
17:00. Pailazoak: Poxpolo eta konpainia.
Ondoren. Herriko trikitilarien emanaldia eta zinta-jokoa bizikletarekin. 
22:30. DANTZERKI emanaldia, herrikoen eskutik. Ondoren, KUPELA erromeri taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!