EH Bildu izan da nagusi Berastegin, 325 botorekin. EAJk 146 izan ditu eta PSE-EEk 2. Amaia Azkue izango da alkatea: «6 hautetsietatik 5 lehenagotik aritutakoak gara, beraz dinamika hartuta dugu eta horrela jarraituko dugu, parte hartzea sustatuz. EAJkoak, hala ere, ez dira herrikoak eta ez dakigu nola ariko diren eta nola moldatuko garen».