Pintxo lehiaketa arrakastatsua, Berastegiko Euskal Jai Egunean

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 11

Garbiñe Ezkerra, Amaia Azkue eta irati Ugartemendiak irabazi zuten Pintxo Lehiaketa Berastegin. Egun guztiko jaia izan zuten larunbatean.

Euskal Jai Eguna ospatu zuten larunbatean Berastegin. Artzai-andrez jantzita herritarrak kalera irten ziren, eta egun guztian zehar festan ibili ziren.

Pintxo Lehiaketa goizean izan zen, eta Garbiñe Ezkerra, Amaia Azkue eta irati Ugartemendiarena izan zen saritua. Ondorengo osagaiekin egin zuten pintxo irabazlea: patata hostopila, onddo eta esnegain rebajatuarekin beteta; eta gainetik, Oporto saltsa eta urdaiazpikoa zartaginetik pasata.

Eguerditik aurrera, bazkaria, jokoak, erromeria... izan zituzten berastegiarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!