Frontenis Txapelketako finalekin hasiko dira Berastegiko Gazte Festak

Ataria 2015eko martxoaren 16a

San Joseko zubian ospatzen dituzte jaiak; ostegunetik larunbata bitarteko egitaraua prestatu dute 

Berastegiko Gazte Festak ospatuko dituzte asteburu honetan. San Jose egunean hasiko dituzte jaiak, Frontenis Txapelketako finalekin, eta eguna Nonnahi taldearen emanaldiarekin amaituko dute.
Ostiralean arratsaldez hasiko dituzte ekitaldiak Berastegi eta Errazkin arteko herri kirol desafioarekin.

Korrika
Aurtengo Korrika Berastegitik barrena sartuko da Tolosaldera. Larunbat goizaldean izango da hori, eta Berastegin festetan daudela eta, ongi etorria ere sartu dute jaietako egitarauan. Korrikari harrera egin eta gero, gosaria egingo dute frontoian.

Egitaraua

Martxoak 19
11:00. Frontenis Txapelketako finalak.
19:30. Pintxo poteoa.
23:00. Nonnahiren emanaldia.

Martxoak 20
17:00. Herri kirol desafioa: Berastegi-Errazkin.
Afaldu aurretik. Poteoa.
21:30. Herri afaria.
00:30. Gabezin erromeria taldea.
06:05. Korrika sartuko da Tolosaldera. Ondoren, gosaria frontoian.

Martxoak 21
15:00. Mus Txapelketako finalak.
17:30. Aresoko antzerki taldearen emanaldia, eskolako gimnasioan.
Ondoren. Sagardo dastatzea eta Toka Txapelketa.
00:30. Dorronsoro Hicks eta ondoren, DJ Bull.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!