Ermitaren izen bereko santuaren eguna ospatzen dute gaur, San Anton eguna. Urtero bezala, meza entzun ondoren, apaizak kanpoan zain zituen animaliak bedeinkatu ditu: txakurrak, txoriak, katuak....
Bedeinkapenen ostean, gorputza pixka bat berotzeko asmoz, hamaiketakoa egin dute guztiek lagun giroan, kontu batzuk esanaz.