Elkartasuna azaltzeko aukera, Berastegin

Rebeka Calvo Gonzalez 2014ko abenduaren 13a

Atzo ireki zuten Elkartasun Azoka eta bihar arte egongo da zabalik, aparkaleku azpiko lokalean.

 

 

Berastegin Elkartasun Azoka ireki zuten atzo. Jende asko gerturatu zen inauguraziora, eta bihar arte egongo da zabalik. Askotariko produktuak bildu dituzte bertan; haur zein helduentzako arropak, jostailuak, liburuak, etxerako apaingarriak...

Aparkaleku azpiko lokalean dago azoka eta bertan dauden gauzek prezio sinbolikoa dute. Biltzen dute dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute.

Gaur goizez bakarrik ireki dute, eta bihar ere goizez egongo da zabalik, 11:30etik 13:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!