Elkartasun Azokarako material bilketa abiatu da Berastegin

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 9a

Abenduaren 12tik 14ra izango da azoka; baina lehenago materiala bilduko dute gaurtik 11ra bitarte

Berastegin Elkartasun Azoka antolatzen ari dira astebururako. Horretarako, herritar guztiei «soberan edo erabiltzen ez dituzten gauzei etekina atera eta erabilera berri bat emateko» azokara ematea eskatzen diete, elkartasun keinu bat eginez ekarpena egiteko.

Aparkaleku azpiko lokalean egingo dute bigarren eskuko materialarekin osatutako Elkartasun Azoka. Materiala eramateko egunak, gaur, bihar eta etzi izango dira, eta  16:00etatik 18:00etara izango dira ateak zabalik, materiala eraman nahi duenarentzat.

Arropak, jostailuak, liburuak, eskolako materiala, altzariak,... jasoko dira, eta erabili daitezkeen eta txukun dauden gauzak izatea eskatzen da. Biltzen den material bakoitzari, sinbolikoa izango den prezioa jarriko zaio, eta lortzen den diru guztia Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute, antolatzaileek.

Azoka, ostiralean, 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik. Larunbatean eta igandean, berriz, goizez irekiko dute. Larunbatean 11:30etik 13:00etara, eta igandean 11:30etik 13:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!