Elkarrekin bildutako gaztainak jango dituzte Berastegin

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 5a

Gaztainak jateko bazkariaz gain, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariak ere izango dira bihar Berastegin

Berastegin gaztain bazkaria egingo dute bihar, larunbata. Gainera, azaroan herritarren artean bildutako gaztainak jateko aukera izango dute, eta guzti hori bertsoz lagunduta izango dute, gainera.

Urtero ospatzen dute gaztain jatea Berastegin. Aurten larunbatean, 12:00etan izango dute lehen hitzordua. Bertso triki poteoa egingo dute herrian zehar Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin, eta herriko trikitilariak ere bertan izango dira giroa alaitzen.

14:00etan gaztain bazkari herrikoia egingo dute udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Bazkal ondoren berriro ere bertsoen tartea izango da, Julio Soto eta Iker Zubeldiaren eskutik.

Hotzari aurre egiteko aitzakia bikaina dute, hortaz, asteburuan berastegiarrek. Gaztain beroak dastatuz goxatzeko aukera bikaina. Horregatik antolatzaileek haur, gazte eta helduak animatu nahi izan dituzten egun zoragarri horretan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!