Kotxerik gabeko eguna gaur ospatu dute Berastegin

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 24a

Muñagorri eskolako haurrek udalarekin batera herriko irisgarritasuna hobetzeko saiakera egingo dute

Kotxerik Gabeko Naizoarteko Eguna astelehenean ospatu bazen ere, eguraldi txarragatik ezin izan zuten ospatu Berastegin, eta hortaz, gaur egin dute bertan Kotxerik Gabeko Eguna. Agenda21 proiektuan, aurten iazko lanari ekingo diote Muñagorri eskolan, eta energiaren gaiaren barruan mugikortasuna landuko dute.

Gaurko eguna ospatzeko eskolara bizikletaz (kaskoarekin) joan dira berastegiarrak. Helburua, Agenda21eko aurtengo gaiari hasiera emateaz gain, udalak abian duen irisgarritasun planean parte hartzea izan dute: haurrek etxetik eskolara joateko bidean dituzten oztopoak identifikatzeko eskatuko diete ikasle eta gurasoei, eta ondoren, udala oztopo horiei konponbidea bilatzen saiatuko da.


Gaur eskolara bizikletaz joateaz gain, bizikletetan herri buelta bat eman dute eta hainbat jolas ere egin dituzte eskolan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!