A-15 autobidea N-1 errepidearekin elkartzen den zatian (Aduna eta Andoainen) zuhaitzak moztu eta inausketak egin behar dituzte eta beraz, Gipuzkoaranzko galtzada erabat itxiko dute, gaur, 142 eta 156,3 kilometro puntuen artean, 22:00etatik 05:00ak arte.
Gipuzkoa noranzkoko galtzada itxita egongo denez, erabiltzaileek GI-2130 errepidea hartu beharko dute Berastegin, A-15 141 lotunean.