Berastegiko Gazte Festak, asteburuan

Ataria 2014ko martxoaren 18a

Duela urte batzuk capoeira taldea izen zen Gazte Festetan
Berastegiko Gazte Festak izango dira ostiralean eta larunbatean.

Bi eguneko egitaraua prestatu dute; ostiraleko eta larunbaterako, baina asteazkenen arratsaldean pala txapalketako finalak ere jokatuko dituzte. Igandean, 15:30ean elkartuko dira garbitzeko.

Martxoak 21, ostirala:

  • 17:30ean gazteen futbol partidak: Mutilak (Berastegi-Leitza) eta Neskak (Berastegi-Idiazabal).
  • 19:00etan pintxo poteoa herriko trikitilariek alaiturik.
  • 21:30ean herri afaria.
  • 00:30ean "Guri bost" erromeri taldea goizalderarte.

Martxoak 22, larunbata:

  • 15:00etan mus txapelketako finalak Urepele elkartean.
  • 17:30ean Tolosaldeko herriarteko bertso txapelketako semifinalak.
  • Ondoren, sagardo dastaketa eta toka txapelketa frontoian.
  • 00:00etan Erromeria taldea eta ondoren, DJ Txoko goizalderarte.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!