Tradizio zaharrenen gordeleku txikiak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urtarrilaren 16a

San Anton eguna ospatuko dute, bihar, Berastegin; animaliak bedeinkatuko dituzte

Tradizio zaharrenei eustearen zale dira berastegiarrak, eta horren erakusle da biharkoa: San Anton eguneko animalien bedeinkapenari tinko eusten diote Berastegin, San Anton baselizako txokoan.
Mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi pasatako ohitura honen arabera, etxeko animaliek urte oparoa izaten omen dute bedeinkatuz gero. Horrela, eta azken urteotan baselizako bisitarien kopurua jaitsi den arren, zakurrak nagusi izaten dira San Anton egunean.
Horrela, bada, bihar ere izango da animaliarik Berastegiko San Anton baselizaren inguruan. 10:00etan meza hasiko da, eta ondoren bedeinkatuko dituzte animaliak. Hamaiketakoa ere egingo dute gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!