Gazteak elkartu eta herriari bizia emateko gunea

Rebeka Calvo 2013ko abenduaren 26a

Urepele elkarteak hamargarren urteurrena ospatuko du larunbatean. Bideo berezi bat ere prestatu dute

Urepele elkartea gazteen bilgune baino gehiago da. Herriari bizia ematen dion gunea dela dio momentu honetan lehendakari lanak egiten dituen Joseba Bergaretxek: «Herriko ekitaldi gehienak hemen antolatzen ditugu, bestela herria hilik egongo litzateke». Ibilian ibilian elkarteak hamar urte bete ditu jada eta hamarkada honetako ibilbidea behar bezala ospatzeko ekitaldiak izango dituzte bihar, etzi, eta astelehenean. Egun nagusia, halere, larunbatekoa izango da. Eguerdian bideo emanaldi «berezia» ere izango dute. Udaletxeko erabilera anitzeko gelan eskainiko dute, eta 120 bat pertsona biltzea aurreikusten dute. Izan ere, hamar urte hauetako errepaso modukoa egiten duten bideoa eskainiko dute. «Gaztetxetik pasa diren askoren iritziak bildu ditugu azken hamarkadako errepasoa eginaz eta baita argazki asko ere», esan du Bergaretxek. Ikusi bideoaren emanaldia hemen.

 

Irakurri albiste osoa biharko Tolosaldeko Ataria aldizkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!