Aritz Mujika: "Herri batzarretan geroz eta jende gehiagok hartzen du parte eta hori poztekoa da"

Jon Miranda Labaien 2013ko urriaren 24a

Berastegin kultur astea abiatzen duten egunean gonbidatu dugu Aritz Mujika alkatea Ataria irratira. Talde gaztea sartu zen 2011n udaletxean lan egitera eta alkateak aipatu duenez "inor ez da atzeratzen lanerako, giro oso ona dugu elkarren artean".

Hiru hilez behin antolatzen dira herri batzarrak Berastegin. "Geroz eta erreztasun handiagoa dauka jendeak parte hartzeko eta ekarpenak egiteko", alkatearen iritziz. Ikuspegia zabaltzen laguntzen dio horrek udal taldeari.

Eskualdearen kohesioa landu beharra dago Aritz Mujikaren ustez: "Zerbitzu asko jasotzen ditugu Tolosaldetik eta moduak jarri behar ditugu Berastegi eskualdeko beste herrietara gerturatzeko".

Herrian martxan dituzten proiektkuak aztertu ditugu Berastegiko alkatearekin: udaletxearen eraberritzearen lehen fasea, irisgarritasunaren alorrean hartu beharreko neurriak, herriko gazteentzat etxebizitzak eraikitzeko proiektua, hondakinak kudeatzeko sistema berria...

Ataria irratian Berastegiko alkatearekin izan dugun solasaldia duzue entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!