2013/11/03 11:00 - 21:00

Berastegiko Kultur Astea

Berastegi, Berastegi
Goizean zehar azoka, eta bertan herriko produktuak eskuragai: barazki, gozoki, gazta, ezti, eskulan, etab. Tartean: gazta-lehiaketa; ahari, ardi eta bildots-lehiaketa; postu-lehiaketa; arroz-esne lehiaketa; animalia ezberdinen erakusketa eta argazki-rallyko argazki onenen erakusketa. lehiaketa guztietako sari-banaketa (13.30) eta talo-jatea eta goizeko lehiaketetako gazta eta arroz-esneen dastaketa, ardoak eta sagardoak lagunduta (18.00). Bitartean, Leire Lasa eta Irati Iritzun trikitilarien emanaldia.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!