Hiru astetik behin egiten dute pintxo potea Berastegin, eta aste honetan egokitu da hurrengoa, gaur, hain justu. Udalak herriko tabernekin antolaturiko ekimena da, eta 19:00etatik aurrera izango da 1,5 euroren truke tragoa eta pintxoa hartzeko aukera.