Silo bolak egiteko plastikoak uzteko eskaria

Ataria 2013ko irailaren 11

Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa egingo dute Berastegin, datorren ostegunean, hilaren 19an. Hori dela eta, aurreko egunean, hilaren 18an, San Martingo parroki ondoan finkatuta dagoen bilketa puntura, baila horiez egokitutako tokira, eramatea eskatu dute udaletik. Era berean, haizeak altxa ez ditzan, plastikoak lotuta eramatea eskatu dute. Udalak eskerrak ematen dizkie aurrez, plastikoak bertaratzen dituzten herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!