Beasti Guraso elkarteak hainbat ikastaro antolatu asmo du

Ataria 2013ko irailaren 11

Beasti Berastegiko guraso elkarteak helduei zuzenduriko hainbat ikastaro antolatu asmo du  ikasturte berrirako. Animatzen direnek zortzi ikastaroren artean aukeratu ahalko dute, baina, hori bai, behin izena eman ostean ez da atzera botatzeko aukerarik izango, eta urte osoko zenbatekoa ordaindu beharko da. Antzerkiaren kasuan, ikastaroa berria denez, abendura arte izango da atzera botatzeko aukera.

Mantenimendu gimnastika, aerobika, pilates (hastapena eta jarraipena), antzerkia, ingeles B1 maila eta jarraipena, josten ikasi (eskuz eta makinaz) eta yoga izango dira aukeran. Ikastaro batean edo gehiagotan interesa dutenek guraso elkartearen postontzian utzi beharko dute inprimakia irailaren 17a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!