San Lorentzo jaien barruan herri afaria egingo dute Berastegin, abuztuaren 8an. Txekorra burduntzian prestatuko dute, hain justu. Bada, dagoeneko eskuragarri daude txartelak, 12 urtetik beherakoentzat 12 euroan, eta helduentzat 18 euroan. Urepele eta Basurde elkarteetan, Zelai tabernan edota udaletxean eskuratu ahalko dira. Horiek erosteko azken eguna uztailaren 31 izango da