Berastegiko Udaleko gizarte zerbitzuek adinduak zaintzen dituzten familiei zuzenduriko hitzaldiak antolatu ditu, Sendian programaren bitartez. Emozio kudeaketa hitzaldia hilaren 23an, 24an, 30ean eta 31n emango dute, irekiak izango dira, baina aurrez izena ematea gomendatu dute. Parte hartu nahi dutenek gizarte zerbitzuetara (943 68 36 20) edota udalera (943 68 30 00) deitu beharko dute.