Berastegiko Udalak webgune eraberritua (www.berastegi.com) du. Udalak adierazi duenaren arabera aukera «hobeak» eskaintzen ditu, eta horien artean tramiteak sarean egitearena nabarmendu dute. Izan ere, hainbat udal tramite udaletxera joan gabe euren etxeetatik egin ahalko dituzte herritarrek.
Bada, zein tramite egin daitezkeen webgunearen bitartez eta horiek nola egiten diren ikasteko hainbat ikastaro antolatu dituzte. Lehena gaur izango da, KZgunean, 11:00etatik 13:00etara. Apirilaren 25ean izango dira beste biak, 09:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara. Ikastaro honetaz gain, kalkulu orriei buruzko programa erabiltzen ikasteko ikastaroa ere izango da gaur, 09:30etik 11:00etara. Ikastaroetan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, udaletxean nahiz KZgunean.