Berastegiko Udalak webgunea berritu du. www.berastegi.com da webgune berriaren helbidea, eta udaletik azaldu dutenez, «aurrekoak baino aukera hobeak eskaintzen ditu eta dohainik da». Besteak beste, udal tramitazioak bertatik egiteko aukera ematen die herritarrei, udaletxera joan beharrik gabe. Bada, aukera hori herritarrei erakusteko helburuz, ikastaroak antolatuko dituzte KzGunean.