Berastegiko udaletxeko obrak bi asteren buruan amaituko dituzte

Ataria 2013ko urtarrilaren 16a

Udaletxeko zaharberritze lanen lehen fasea bukatzear dago. Monumentu izendapena duen eraikinaren egitura, kanpoaldea, teilatua eta lehen solairua konpontzen aritu dira azken hilabeteetan, eta otsailaren hasierarako amaituko dituztela obrak aurreikusi dute.

Hamar hilabete inguru iraun dute obrek[/caption]

Hala, otsailean zehar egingo dute leku aldatzea, eta martxo alderako udal bulegoak bertan martxan izatea espero dute. Lehen fase horretan altzariak aurreikusi gabe zeuden, baina, azkenean, Eusko Jaurlaritzatik nahiz Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso dituzten diru laguntzak tarteko, posible izan da. Baita, aurreikusi gabe zegoen beheko solairuko erabilera anitzeko gela ere. Hori bigarren fasean egokitzea aurreikusten zen, baina azkenean lehen fasean egitea posible izan da, eta apirilerako prest egongo da.

Obrek 1.800.000 euroko aurrekontua izan dute. Orain bigarren fasea, hau da, bigarren solairuko liburutegia, irakurketa gela eta haur liburutegia egokitzeko diru laguntzen eskaera egingo du Berastegiko Udalak, eta laguntzak jasotakoan hasiko lirateke obrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!