Martxan da Belauntzako argazki lehiaketako izen-ematea

Tolosaldeko Ataria

Abenduaren 4a baino lehen eman beharko da izena, eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 24an ospatuko da.

Belauntzako Udalak argazki lehiaketa antolatu du. Laugarren edizioa dute aurtengoa, eta Amalurra izango da gaia nagusia. Honela, lehiaketan parte hartzan dutenek gaia horrekin harremana duten argazkiak atera beharko dituzte. Hala ere, beste zenbait baldintza ere izan beharko dituzte kontuan. Batetik, argazkiak Belauntzako mugetan atera beharko dituztela, eta bestetik, argazkiak horizontalak eta kalitate onekoak izan beharko dutela.

Herriko gazteek –14 urtetik beherakoak– zein helduek –14 urtetik gorakoek– parte hartu ahalko dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali ahalko ditu, udala@belauntza.eus helbidera idatzita. Argazkiak bidaltzeko azken eguna abenduaren 4a, ostirala izango da. Mezuarekin batera, argazki bakoitzaren titulua eta egilearen izen-abizenak zehaztu beharko dira. Kategoria bakoitzean sari bana banatuko da, eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 24an egingo da, Gabon Eskearen ondoren. Hala ere, jasotako argazki guztiak 2027ko egutegian erabiliko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!